ASAP programa

Euskara

Programa horren xedea da titulartasun pribatuko etxebizitzak alokairuaren merkatura sartzea, maizterrentzako arrazoizkoa den errenta baten trukean.

Horretarako, aseguru-polizen bidezko berme sistema bat ezarriko da ez ordaintzeei zein balizko kalteei aurre egiteko edo laguntza juridikoa emateko. Horrekin guztiarekin sustatu nahi da etxebizitza hutsen jabeek programa honetan parte hartzea.

Jabeei eskainitako bermeen trukean, Eusko Jaurlaritzak, etxebizitzaren arloko eskumena duen Sailaren bidez, alokairuen gehienezko prezioak finkatuko ditu eta merkatu librekoak baino prezio txikiagoak eta lehiakorragoak bermatuko ditu. Hala, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza baten beharrean daudenei alokairuzko etxebizitza lortzeko aukera handiagoa emango die.

Web ASAP