BIDEBI ETA ASAP PROGRAMA

2013/01/02 - 12:00

BIDEBI BASAURIk ASAP programa berriko (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) laguntzaileen sarean sartzeko eskabidea egin du. Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, eta, alokairu merkeen bidez, erkidegoan dauden etxebizitza hutsak mobilizatzea du helburu. Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, hurrengo bi urteetan guztira 3.000 etxebizitza huts merkaturatu litezke Euskadi osoan.

Onartua izanez gero, BIDEBI BASAURIk behar besteko estrategiak jarri beharko ditu abian, udalerriko etxebizitza askeak erakartzeko eta programa honetan sartzeko. Izapideak hasitakoan, Etxebideko zerrendetako maizterrak hautatu beharko ditu, eta bitartekaria ere izango da errentamendu-kontratuak sinatzeko orduan. Horrez gain, BIDEBI BASAURIk bermatu ere egin beharko du etxebizitzak behar bezala zaintzen direla kontratuek dirauten bitartean.

Euskara