BIZIGUNE programa

Euskara

Eusko Jaurlaritzak BIZIGUNE izeneko programa kudeatzen du. Programa horren helburua da Euskadiko etxebizitza hutsak mobilizatzea, merkatu librean etxebizitza bat bereganatzeko baliabide ekonomiko nahikorik ez dutenek erabil ditzaten.

Jabeak bere etxebizitza hutsa ALOKABIDEren (Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoaren) esku jarriko du, hilero merkatu-errenta bat jasotzearen truke. ALOKABIDEk bermatu egingo dio etxebizitzaren jabeari errenta dagokion garaian ordainduko diotela eta etxebizitza behar den moduan itzuliko diotela kontratua amaitutakoan. Era berean, ALOKABIDEk bere gain hartuko ditu maizterrarekin zerikusia duten izapide guztiak.

ALOKABIDEk, bestalde, etxebizitza hori ETXEBIDE-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan inskribatutako pertsona edo elkarbizitza-unitate baten esku jarriko du; horrek, bere adetik, ALOKABIDEri bere diru-sarreren araberako alokairua ordainduko dio.

ALOKABIDEk merkatu-jabeari ordaintzen dion errentaren eta maizterrari kobratzen dionaren arteko aldea, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak ordainduko du.

Web BIZIGUNE