DPBLO eta SZEA eskubideak egikaritzea

Euskara

Izaera pertsonaleko datuak Bidebi Basauri SLren ardurapeko fitxategi batean sartzen dira, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak eta Datu Pertsonalen Babeslerako abenduaren 13ko 15/1999 Legeak zein hura garatzeko Erregelamenduak xedatutakoari jarraituta. Horren helburua da harremanetan egotea, beharrezkoa den komunikazioa izatea edota merkataritza-, negozio- edota kontratu-harremana mantentzea.

Enpresaren fitxategiek, lokalek eta tratamendu-sistemek, DPBLOren 9. artikuluak eta DPBLOEren VIII. Tituluak ezarritako arlo teknikoko eta antolakuntza-arloko segurtasun-neurriak betetzen dituzte. Segurtasun-neurri horien xedea da izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzea eta ekiditea datu horiek aldatu, galdu, tratatu edo baimendu gabeko sarbidea izan dezaten.

Edozein unetan egikaritu ahal izango dituzu sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idazkia bidali beharko duzu Bidebi Basauri, SLra (Lehendakari Agirre 61, behea. 48979 Basauri, Bizkaia), zure NANaren fotokopia erantsita eta “erref.: SZEA eskaera” adierazita.

Era berean, gai honi buruzko informazioa eskatu ahal duzu posta elektroniko bat bidalita ondoko helbide honetara: lopd.bidebi@basauri.net. Kasu honetan ere, lehen aipatutako dokumentazioa erantsi beharko duzu.