EKAINEAN, SESTAON ETA BASAURIN EGIN ZIREN AVSk ANTOLATUTAKO “XXI. MENDEKO HIRIAK ZAHARBERRITZEKO ERRONKAK" JARDUNALDIAK

AVS Espainiako Etxebizitzen eta Lurzoruaren Sustatzaile Publikoen Elkarteak “XXI. mendeko hiriak zaharberritzeko erronkei” buruz eztabaidatzeko jardunaldiak antolatu ditu, eta Sestaon nahiz Basaurin egingo dira ekainaren 20an eta 21ean.

Lehenengo jardunaldia Sestaon egingo da, eta, bertan, zenbait gairi buruzko hitzaldiak aurkeztuko dira: batetik, zaharberrikuntzarako finantziazio-lerro europarrei buruzkoa, Julien Dijolen eskutik (CECODHAS Housing Europeko Garapen eta Gizarte Politiketako koordinatzailea; eta, bestetik, zaharberrikuntzaren sektoreak nazio zein erkidego mailan dituen erronkei buruzkoa, Pilar Martínezen (Sustapen Ministerioko Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoruko zuzendari nagusia) eta Covadonga Solagurenen eskutik (Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako sailburuordea). Era berean, Luis Carlos Delgadok (Sestaoberriko zuzendari gerentea) moderatutako mahai-ingurua ere antolatuko da, zaharberrikuntzaren finantziaziorako politiken arloan erakundeen artean ezarri beharreko lankidetzari buruz eztabaidatzeko. Jardunaldiaren amaieran, Sestaoko jarduketa-guneen bisitaldi gidatua egingo da, eta harrera ofiziala eskainiko da Bilboko udaletxean.

Bigarren jardunaldia, ordea, Basaurin egingo da, eta, bertan, zenbait gairi buruzko hitzaldiak aurkeztuko dira: batetik, hiriak zaharberritu, biziberritu eta berritzeko eredu berrirako irtenbide berritzaileei buruzkoa, Gerardo Roger Fernández arkitekto-hirigilearen eskutik; Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legean hiria zaharberritzeko zehazten diren elementuei buruzkoa, Pedro Rodríguez Toyosen eskutik (Bidebiko zuzendari gerentea); eta Zaragozako hiri-zaharberrikuntza kudeatzeko eredu berriei buruzkoa, Juan Rubioren eskutik (Zaragoza Viviendako Bizitegi Berrikuntzarako Proiektuen eta Hiri Zaharberrikuntzaren Arloko arduraduna). Era berean, zenbait udalerritako tokian tokiko esperientziei buruzko zenbait hitzaldi ere aurkeztuko dira: Basauri (Asier Odriozola, Basauriko udal-arkitektoa), Madril (Luis Gerardo Ruiz Palomeque, arkitektoa eta ETSA Madrideko irakaslea) eta Sabadell (Ricard Perich, arkitektoa eta Sabadelleko Udal Etxebizitzetako zuzendari teknikoa).
Bigarren jardunaldiko mahai-ingurua Marta Ibarbiak moderatuko du (Surbisako zuzendari nagusia), eta, bertan, zaharberrikuntzaren kudeaketa ekonomikoa izango da hizpide nagusia. Jardunaldiei amaiera emateko, hautazko bisitaldia egin ahal izango da, Basaurin zaharberritu diren guneak ezagutzeko.

Jardunaldietako egitarauari, inskripzioari eta edukiari buruzko informazio gehiago lortzeko, jornadas.avseuskadi.org, Facebook eta Twitter

Euskara