Izapidetze prozedura

Euskara

Basauriko Udalarentzat ezinbestekoa da udalerriko ondare eraikiaren birgaitze eta eguneratzea dinamizatzea, beharrezko obren etengabeko sustapen-politika baten bidez.

Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak Eusko Jaurlaritzaren eta hirigintzako udal-sozietateen arteko elkarlana jasotzen du. Horren barruan daude birgaitzeak egiteko diru-laguntzak eta, zehazkiago, birgaitzeko laguntzen eskaerak jasotzea, eskaera horiek egiaztatzea eta erakunde eskudunari igortzea, bai eta birgaitze-jarduera pribatuak kontrolatzea, sustatzea, kudeatzea, horiei buruzko aholkua ematea, informatzea eta horiek koordinatzea ere.

Birgaitzea, eraikin bakoitzaren azterketa globaletik abiatu behar da. Azterketa horrek zehaztu behar du kasu bakoitzean jarduera premiazkoenak zeintzuk diren, eta horien arteko lehentasuna ezarri; hori guztia egiteko, egoki ikusten da eraikinaren ikuskaritza teknikoaren tresna hedatu eta sustatzea, bereziki aintzinatasun handiagoa duten eraikinetan. Hala jasota dago Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 200. artikuluan.

Izapidetze prozedura:

  • IGOGAILUA JARTXEKO
    • Eraikinaren betekizunak
      • 10 urte baino gehiago izatea
      • Berariazko antolamendutik at ez egotea (mugikortasun murritza edo >70 urte dituzten auzokideak salbu)
      • Gutxienez BS + III (mugikortasun murritza edo >70 urte dituzten auzokideak salbu)
    • Beharrezkoa den dokumentazioa
      • Jabekideen komunitatearen akta, honako erabaki hauek jasotzen dituena:
        • Igogailua jartzea
        • Lehendakariari kobratzeko eskuordetzea
      • Obretako lizentziaren eskabidea
      • Teknikari eskudunak egindako txostena
      • Partidaka xehatutako aurrekontua
      • Segurtasunari buruzko Oinarrizko Txostena
      • Minusbaliotasuna egiaztatzen duen dokumentazioa
        • Erroldatze egiaztagiria
      • >70 urte dituenaren NANa
        • Erroldatze egiaztagiria
    • Ematerakoan lehentasuna dutenak
      • Mugikortasun murritza edo >70 urteko auzokideak dituzten komunitateak
    • Zenbatekoa
      • Betearazpen Materialaren Aurrekontuaren % 20 (BEZa eta lanbideko ordainsariak kanpo)
      • Muga: 10.818,22 €
      • Aurrekontua egotearen menpe
    • Diru-laguntza eman eta gero:
      • % 50 kontura ordainduko da
      • 15 egunetan enpresa instalatzailearekin egindako kontratua entregatuko da
      • Obraren amaierako egiaztagiria, gainontzeko % 50 ordaintzeko
      • Hilabetean, enpresa instalatzaileari egindako ordainketen ordainagiriak.
  • EIT TXOSTENEAN ADIERAZITAKO OBRAK EGITEKO DIRU-LAGUNTZAK EMATEA
    • Beharrezkoa den dokumentazioa:
      • Diru-laguntzaren eta obra-lizentziaren eskabidea.
      • Eraikinaren EIT txostena.
      • Jabeen komunitatearen erabakia.
  • Zenbatekoa:
    • Eraikuntza,  Instalazio eta Obren gineko Zergaren hobaria.
    • 1.000,00 euroko diru-laguntza 10.000,00 - 40.000,00 euro arteko obretarako
    • 1.500,00 euroko diru-laguntza  40.000,00 eurotik gorako obretarako

ETXEBIZITZA BIRGAITZEKO:

  • Sendiaren diru-sarrera haztatuen mugak:
    • Mailegurako, 33.000,00 €
      • Finantza erakundeekin egindako hitzarmen mota
      • Aurrekontuaren % 100 arte
      • 5-15 urteko epea, 3 urteko tartearekin
    • Diru-laguntzarako: 21.000,00 €
  • Eskatzailearen ohiko etxebizitza iraunkorrerako erabili behar da
  • Eraikinaren betekizunak
    • 10 urte baino gehiago izatea
    • Ordainsarien % 100 diruz laguntzea, 1.000,00 €-ko mugarekin
  • Gastua etxebizitzako , BEZa kanpo, 1.000,00 € baino gehiago izan behar da.
  • Eraikineko elementu komunak badira, aurrekontuaren % 5, 2.000,00 €-ko mugarekin
  • Obra motak:
    • 1 mota: Egitura eta eraikutza egokitzea
      • Eraikinaren erresistentziari, sendotasunari, irmotasunari eta egonkortasunari lotutako obrak, eta egitura edo eraikuntza egokitzea energia-eraginkortasuna hobetzeko.
    • 2 mota: Bizigarritasuna
      • Eraikinaren erresistentziari, sendotasunari, irmotasunari eta egonkortasunari lotutako obrak, eta egitura edo eraikuntza egokitzea energia-eraginkortasuna hobetzeko.
    • 3 mota: Irisgarritasuna
      • Minusbaliatu fisikoei traba egiten dieten oztopo arkitektonikoak kentzeko obrak, edota zentzumen murritzeko minusbaliatuentzako egokitzapenak egiteko direnak.
    • 4 mota: Akaberak
      • Eraikuntzaren akabera egiteko obrak dira.
  • Diru-laguntza
    Diru-sarrerak Kideen kopurua 1 eta 2 motako obrak 3 motako obrak 4 motako obrak
    9.000ra arte 3 edo gutxiago 20% 25% 7%
    4 25% 30% 10%
    5 edo gehiago 30% 35% 15%
    9.001-15.000 3 edo gutxiago 15% 20% 5%
    4 20% 25% 7%
    5 edo gehiago 25% 30% 12%
    15.001-21.000 3 edo gutxiago 10% 15% 2%
    4 15% 20% 5%
    5 edo gehiago 20% 25% 10%
    Diru-laguntza Gehieneko zenbatekoa 3.850 € 4.180 € 1.100 €
  •  
  • LOKALAK ETXEBIZITZA BIRHURTZEA:
    • 2 motako obrak dira
    • Gainontzeko baldintzak berdinak dira
    • Kasu honetan, ondoriozko etxebizitza babes publikoko etxebizitza bezala kalifikatua izango da eta haren gehienezko salmenta-prezioak ezin izango du araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen salmenta-prezioaren 1,7 gainditu.