Jokaeremuak

Euskara
  1. Sozietateak honako hauek ditu xede:
    1. Basauriko Udalak Hiri-antolamendurako Plan Nagusian eta Plan Partzialetan aurreikusi dituen hirigintza-jarduketa guztiak kudeatzea eta egikaritzea, eta oro har, Udalak edo Udalaren mende dauden erakunde eta entitate guztiek hirigintza-politika garatzeko agintzen dizkioten planak, egitarauak eta ekintzak kudeatzea eta egitea.
    2. Edozein tituluren bidez eskuratutako lurzoruko eraikinak, etxebizitzak eta edozein bizitoki, lokal eta aparkaleku sustatzea, eskuratzea, eraikitzea eta kudeatzea, babes publikoko edozein araubidetan eta salneurri libre edo mugatuan.
    3. Ondasun higigarriak eta higiezinak –titularra BIDEI BASAURI, S.L. dela, Udala dela, partikularrak direla, edo beste erakunde batzuk direla (beraiekin horrela hitzartuta egonez gero)– esleitzea, eta hala badagokio, ematea honako modu hauetan: jabetzan, azalera-jabetzan, alokairuan, biztantzeko eskubidean, emakidan edo Zuzenbidean jabetza emateko onartuta dauden beste modu guztietan.
    4. Hutsik dauden besteren etxebizitzen alokairua edo erabileraren lagapena bultzatzea.
    5. Eraikitako ondarearen birgaitzea bultzatzea.
    6. Agintzen dizkioten eraikinak eta gainerako ondasunak, titularra BIDEBI BASAURI, S.L dela, edo Udala dela, kudeatzea, zaintzea, mantentzea eta birgaitzea.
    7. Jarduera osagarriak edo arestian aipatutakoekin lotutakoak egitea edo horri buruzko beste edozein zerbitzu ematea.
    8. Udal ondarearen kudeaketa dinamizatzea, bere helburua hobeto betetze aldera.
    9. Oro har, Udalak agintzen dizkion hirigintzaren eta lurzoruaren arloetako gaiak kudeatzea, haietan parte hartzea eta elkarlanean aritzea Udalarekin eta beste entitate publiko zein pribatuekin.
  2. Bere xede soziala betetzeko, sozietateak, Udalaren tresnatzat hartuta, honako eginkizun hauek garatuko ditu:
    1. Hiri- eta lurralde-antolamendurako plan-mota guztiak egingo ditu, plangintza orokorreko eta partzialekoak barne, hirigintza-kudeaketari buruzko agiriak eta urbanizatzeko zein eraikitzeko egitasmoak –bai bere eskumenaren esparruekin lotuta daudenak, bai Udaleko organo eskudunek agintzen dizkiotenak–; udal organoek edo Administrazioko beste organo guztiek agiri horiek egiteko eta onartzeko duten eskumenari kalterik egin gabe.
    2. Itun Batzordeetan, jabetzat edo Udalaren ordezkaritzat hartuta, parte hartuko du eta egoki deritzen hitzarmenak sinatuko ditu. Nahitaezko desjabetzeen onuraduna izango da, hirigintzako kudeaketaren sistema hori erabiltzen denean.
    3. Ondasunak eta eskubideak eskuratu eta kudeatuko ditu eta lurzorua besterenduko du, honako hauek egiteko: hirigintza-jarduketak, garapenean integratuak edo isolatuak, hornikuntza-jarduerak, barnealdeko eraldatze-lanak, edo birgaitze-lanak.
    4. Hirigintzako jarduketa horiekin lotuta, urbanizatu edo urbanizatze-proiektuak egingo ditu, azpiegitura-, zerbitzu-, zuzkidura- edo hornikuntza-proiektuekin batera.
    5. Mota guztietako erakinak, obrak eta zerbitzuak –berarenak, esleitutakoak edo agindutakoak– kudeatu eta ustiatuko ditu.