EIT Kanpaina

Zer da Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT)?   Txosten tekniko bat da, eraikinen kontserbazio-egoerari eta obrak egiteko beharrari buruzkoa, eta irisgarritasuna zein energia eraginkortasuna hobetzeko aukerei buruz ere diharduena.   Txosten hori ezinbestekoa da birgaikuntzarako diru-laguntza publikoak lortu ahal izateko.Zein eraikini egin behar zaio EIT?   50 urtetik gorakoei.Nork eskatu behar du eraikinaren EIT egiteko?   Bertako jabeen komunitateek.Zein aditu dago baimenduta eraikinaren EIT egiteko?   EIT egin behar dute Eraikuntza Antolatzeko Legearen arabera gaitutako adituek eta enpresek.Zenbat balio du EITk?   1.000 euro inguru, eraikuntzaren ezaugarrien arabera.Zer gertatzen da nire komunitateak ez badu EIT egin nahi?   Ez duela birgaitzeko diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik izango.   Horrez gain, Udalak modu subsidiarioan exekutatu ahal izango ditu segurtasun-arrazoiengatik beharrezkotzat jotzen diren obrak, kostua jabeen Komunitateari egotzita.Basauriko Udalaren diru-laguntzak:

  • Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga: % 60ko hobaria.
  • 1.000 euroko diru-laguntza 10.000-40.000 euro arteko obretarako.
  • 1.500 euroko diru-laguntza 40.000 eurotik gorako obretarako.
  • Igogailuak jartzeko diru-laguntzak: aurrekontuaren % 20ra arte, 10.818,22 euroko mugarekin.

Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak:

  • Jabeen komunitateei: Obraren aurrekontuaren % 5 (2.000 euroko mugarekin). EITren zerbitzu-sarien % 100, kasua zein den (1.000 euroko mugarekin).
  • Familiei: % 5 eta % 35 artean, 4.180 euroko mugarekin, egindako birgaitze-obraren arabera eta familia-unitateko kideen diru-sarreren arabera.
  • Lokalak etxebizitza babestu bihurtzeko diru-laguntzak: % 2 eta % 30 artean, 4.180 euroko mugarekin, egindako birgaitze-obraren arabera eta familia-unitateko kideen diru-sarreren arabera.
  • REVIVE programa/RENOVE plana: Etxebizitzako 15.000 euro arte.

Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak:   % 18 eta % 23 arteko kenkari fiskala PFEZean, urtean 1.800-4.600 euroko mugarekin.Bidebik leihatila bakarrarena egiten du Basaurin. Bertan aholku emango dizugu birgaitzeko diru-laguntzak prestatzeko eta izapidetzeko.Aurretiazko hitzordua eskatu hemen:T: 946 073 021info.bidebi@basauri.netInformazio gehiago hemen:Basauriko Udala: www.basauri.netEusko Jaurlaritza: www.etxebide.euskadi.netBidebi Basauri: http://bidebi.basauri.net

Euskara