ASAP Etxebizitxa Alokairua

BASAURIN HUTSIK DAGOEN ETXEBIZITZA BAT DAUKAZU?

ZERGATIK EZ DUZU ERRENTAN EMATEN?

Etekin segurua atera zeure etxebizitza hutsari…

... Eusko Jaurlaritzaren ASAP Programarekin

ALQUILER SEGURO, A UN PRECIO RAZONABLE

Eusko Jaurlaritzak ASAP Programaren bidez bilatzen duena da hutsik dauden etxebizitzak errentan ematea arrazoizko prezioan, etxebizitza bat behar eta ETXEBIDEn inskribatuta dauden pertsonei.

Programa erakargarria eta segurua da etxebizitza hutsak dituzten jabeentzat, udalerriari gizarte-onura dakarkiona.

ASAP Programak asegurua eskaintzen die etxebizitza hutsen jabeei, bermatzeko jabeek hilero-hilero errenta jasoko dutela, laguntza juridikoa izango dutela eta errentarako aurreikusitako aldia amaitutakoan etxebizitza behar bezala itzuliko zaiela.

Basaurin hileko errentak ezin izango dira 550tik gorakoak izan, eta etxebizitzaren ezaugarrien arabera zehaztuko dira: gelen kopurua, igogailurik duen ala ez, eta abar.

Basaurin etxebizitza hutsa izan eta programa honetan parte hartu nahi baduzu, jarri zaitez harremanetan Bidebirekin.

Bidebin guztiaz arduratuko gara. Leihatila bakar bezala dihardugunez, Basauriko ASAP Programaren jarduera guztiak bideratuko ditugu.

ETEKIN SEGURUA ATERA ZEURE ETXEBIZITZA HUTSARI…

.. ETA LAGUNDU HERRIA BIZIBERRITZEN.

Ponte en contacto con nosotros y te explicaremos lo que quieras saber.

BIDEBI BASAURI S.L.

Agirre Lehendakaria 61, behea

Tel.: 946 073 021 - Aurretiko zita

info.bidedi@basauri.net | http://bidebi.basauri.net

Jarri zaitez gurekin harremanetan eta behar dituzun

argibide guztiak emango dizkizugu.

 

 

 

Euskara