Ohiko Galderak

Euskara

Hirigintza-jarduketan edo hirigintza-kudeaketan, birgaitze-lanetan edo etxebizitza babestuen sustapenetan interesa dutenei sarbidea bermatu eta zalantzak argitu nahi dizkiegu. Horretarako, informazio osoa non eskuratu jakinaraziko dugu edo galderei labur erantzungo diegu. Jarraian, galdera eta erantzun batzuk adieraziko ditugu, interes orokorrekoak direlakoan, eta geroago egingo direnak ere gehituko dira.

  • Non lor dezaket babes publikoko etxebizitzei eta hirigintza-araubideei buruzko informazioa?
    • ETXEBIDEren webgunea, Babespeko Etxebizitza Esleitzeko Euskal Zerbitzuarena, bisitatzea gomendatzen dizugu. Bertan, arau guztiak eguneratuta eta gai garrantzitsuak azalduta aurkituko dituzu.
  • Arazo bat daukat nire jabeen erkidegoan, nork lagun nazake?
    • BIZILAGUNen webgunean sartzea gomendatzen dizugu; bertan, aplikagarriak diren arauak eta gai garrantzitsuenak azalduta aurkituko dituzu.
  • Basauri udalerrian zein etxebizitza babestuen sustapen aurreikusi duten datozen urteetarako jakin nahi dut.
    • BIDEBI BASAURI, S.Lren webgune honetan jakin ahal izango dituzu batetik, sustapenen ezaugarri nagusiak; eta, bestetik, sustapenak hasteko, bukatzeko eta esleitzeko aurreikusitako urteak.
  • Bizi naizen jabeen erkidegoan Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa egitera behartuta gauden eta noiz egin beharko genukeen jakin nahi dut, eraikina oso zaharra baita.
    • Egiaztatu dezakezu webgune honetako birgaitze atalean, edota zuzenean sartu zaitezke hemen sakatuta: hemen