Hirigintzako jardute-eremuak kudeatzea etxebizitza babestua sustatzeko.
ETXEBIDE Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua kudeatzea.
ASAP etxebizitza pribatuak alokatzeko bitartekaritza-programa kudeatzea.
Ondare eraikia birgaitzeko laguntzak kudeatzea.
Alokatzeko eta gerora erosteko aukera duten 275 udal aparkaleku kudeatzea.
VISESAren garajeak eta lokalak merkaturatzea.
Erabiltzaileen eskubideak.
Eguneratutako informazioa eskuratzea, horretarako ezarritako edozein bide erabilita: telefonoa, posta elektronikoa, webgunea edota zuzenean.
Arreta egokia eta berdintasunezkoa, eta datu pertsonalen isilpekotasuna.
Instalazio irisgarriak.
Ezarritako prozedura betetzea.
Ohartarazpenak, kexak, oharrak eta iradokizunak egitea.
Erabiltzaileen betebeharrak:
Beharrezkoa den informazioa edota dokumentazioa dagokion denboran eta moduan ematea, bai eta informazio hori eguneratzea, gerora aldaketarik izanez gero.
Arreta egokia eta berdinasunezkoa.
Instalazioak, bertako langileak, auzokideak eta gainontzeko erabiltzaileak errespetatzea.
Lortutako akordioak eta aplikagarri den araudia betetzea.
Lehentasunezko komunikazio-sistema zehaztea: posta arrunta, posta elektronikoa edota telefonoa.
Nagusiki aplikatuko den arautegia:
2/2008 Errege Dekretu Legegilea, ekainaren 20koa, Lurzoruaren Legearen Testu Bateratua onartzen duena.
1954ko abenduaren 16ko Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legea.
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa, eta haren araudi osagarria.
39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen erregimen juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren alorreko finantza-neurriei buruzkoa.
49/1960 Legea, uztailaren 21ekoa, Jabetza Horizontalari buruzkoa.
29/1994 Legea, azaroaren 24koa, Hiri-Errentamenduei buruzkoa.
15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa.
3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa.
7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.
Hiri Antolamendurako Plan Orokorra eta hirigintzako gainontzeko dokumentuak.